94 423 11 60
SUSTAPENAK
Enpresa
UMPRO enpresa sustatzailea, sustapen, eraikuntza eta zerbitzu alorrean nazio-eremuan lan egiten duen enpresa-talde sendo eta kaudimendun bateko partaidea da.
Bere historian zehar milaka etxebizitza, industri habearte m2 eta azpiegitura obra garrantzitsuak sustatu eta eraiki ditu, horregatik UMPRO etxebizitzen merkatuan tinkatutako enpresatzat daukate sektorean, esperientzia handikoa eta gaur egungo ziurgabetasun ekonomiko eta sozialei aurre egiteko moduko kaudimena duena.
UMPROren filosofia “gure bezeroen gogobetetzea bilatzea eta etengabe hobetzea” da; eta hori honakoak emanez lortzen dugu:
- SEGURTASUNA: Ekonomia eremuan aitortutako kaudimena eta sendotasuna duen enpresa gara.
- KALITATE BERMEA: Gure aktiborik garrantzitsuena UMPRO osatzen duten pertsonen profesionaltasuna eta esperientzia dira.
Kalitatea da enpresa oro oinarritu beharreko funtsezko zutabeetako bat da.
UMPROn kalitatea bermatzen dugu, gauzatzea, kudeaketa eta diseinutik hasi eta bizitza kalitateraino.- Gauzatzea: Gure kasuan irmotu egiten da, gure taldeko partaidea den VUSA eraikuntza enpresak, bere 54 urteko esperientziarekin, proiektu guztiei esperientzia eta ezagutza ematen dielako, eta hori berretsi egiten dute kalitate ziurtagiri zorrotz eta zehatzek.
- Kudeaketa: Gure profesionalek prozesu oso osoa egin eta kontrolatzen dute, egiten dugun produktuaren oinarrizko ataltzat hirigintza hartuz.
- Diseinua: arkitekto, ingeniari, diseinatzaile eta dekoratzaile talde propioak ditugu (CVPE, gure taldeko enpresa) eta beraiek egokitzen dute diseinua gure sustapenak gauzatzen ditugun tokiko arazoen, ingurunearen eta pertsonen izaeraren eta bizitzeko moduaren arabera; horrez gain, etengabe eransten dituzte elementu teknologiko berriak eta hobekuntzak, eta era horretan gure “etxeek” aldi oro erosotasuna irabazten dute.
- ERANTZUTEKO GAITASUNA: Bezeroaren arreta pertsonalizaturako taldea daukagu, baita saldu osteko zerbitzu azkar eta eraginkorra ere.
- GARDENTASUNA: Gure sustapenetako aurrerapen-mailaren, denboraren eta egoeraren berri ematen diegu uneoro gure bezeroei.
- INGURUMENAREKIN KONPROMISOA: Garapen jasangarria eta ingurumenarekiko errespetua dira gure enpresako filosofiaren eta kudeaketaren leitmotiv-a; horregatik gure sustapenetan berdegune zabalak egiten ditugu, beti ere ingurunearekiko egokitzapena bereziki zainduz.
- BIZI-KALITATEA: Gure bezeroek goi-mailako bizi-kalitatea izan behar dutela uste dugu eta horregatik gure sustapenetan bizitza gozoagoa egiten duten instalazioak jartzen ditugu (aparkatzeko guneak, umeentzako jolastokiak, guztien txokoak, kirol guneak, etab.)
- KONPROMISOA: Inguratzen gaituen bizitza sozialean, kulturalean eta kirol munduan gure bezeroekin parte hartzea, UMPROrentzat betebeharra barik bere bezeroekiko konpromisoa da eta hala, harrotasun eta poztasun handiz urterik urte hainbat babes eta laguntza ematen ditugu:
- Urdaibai Trainera
- Athletic Club Fundazioa
- Bizkaiko Mikologia Jardunaldiak
- Hainbat Futbol, Pilota, Ziklismo, Saskibaloi, Eskubaloi, Mendi … taldeei kirol laguntza garrantzitsuak.
- Dantza Taldeei laguntza kultural garrantzitsuak eta argitalpenetarako babesa.
UMPROn, gaur eguneko egoeran ere, aurrera egiten dugu, berme eta kaudimen osoz goaz aurrerantz, beti gure esakunea erabiliz: UMPROn ez ditugu etxe-eraikinak egiten, pertsonentzako etxebizitzak baizik.
